Wood pasture Romania 

Zuhaitz beteranoen etorkizuna bermatzen Europan

 

VETree Proiektuak antolatutako Nazioarteko Mintegia (ingelesez)

2014ko urriaren 15a

Trollhättan, Västra Götaland, Suedia

 

 Zuhaitz beteranoak gure ondare kulturalaren zati bat dira eta hainbat eta hainbat espezie bakan eta mehatxatuentzako bizitoki dira. Zuhaitz beteranoak goraipatuak izan dira historian zehar eta Europako paisaien ezinbesteko elementuak dira. Hala ere, mehatxatuak daude Europa osoan. Sortzen duten bioaniztasunagatik haien balioa oso altua bada ere,  Europako Batasunean babestutako hainbat espezieren bizitokia baitira, zuhaitz beteranoak bakarrik aintzat hartuak izan dira Habitatak deituriko Zuzentarauko 1. Eranskineko habitat gutxi batzuetan. Horregatik zaila da zuhaitz beteranoentzako baliabideak eskuratzea egokiro kudeatzeko. Elkarren arteko erantzukizuna dugu, beraz, jakinarazteko zein baliotsuak diren zuhaitz hauek, haien babesa bermatzeko eta etorkizunean egokiro kudeatzeko.

 

Mintegi honek gai honetan aditu eta arduradun asko bildu ditu: arduradun politikoak eta kudeatzaileak, arbolazainak, kultura historialariak eta ekologoak. Esperientziak partekatzeko gunea izanen da eta baita zuhaitz beteranoen etorkizuna bermatzeko ere eskualde eta Europa mailan.

 

VETree Proiektuak formaziorako hainbat material prestatu du eta denak eskura daude sei hizkuntzatan. Horien bidez sentsibilizazioan eragin nahi dugu eta gure zuhaitz beteranoen kudeaketa hobetu nahi dugu.

 

Booking is now closed

Seminar Programme (pdf, 433.26K)

Download the seminar presentations here

 

 

Mintegian parte hartzea doakoa izanen da eta Göteborgetik joan-etorriak eskainiko dira.

 

Nahi izanez gero, aukerazko afari bat izanen da (ordaintzekoa), urriaren 15eko arratsaldean mintzatuko den hizlariarekin.

LONAren babesaz Värna Skyddsvärda Träd Projekt   Logo LONA